Edukira joan

Filipe III.a Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipe III.a Nafarroakoa

Nafarroako erregea (Iure uxoris)

1329ko martxoaren 5a - 1343ko irailaren 16a
Karlos I.a Nafarroakoa - Karlos II.a Nafarroako erregea
Bizitza
Jaiotza1306ko martxoaren 27a (egutegi gregorianoa)
HeriotzaJerez de la Frontera1343ko irailaren 16a (egutegi gregorianoa) (37 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Heriotza moduaborrokan hilda
Familia
AitaLuis I.a Evreuxkoa
AmaMargarita Artoiskoa
Ezkontidea(k)Joana II.a Nafarroakoa  (1329 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEvreux leinua
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 92178004 Edit the value on Wikidata

Filipe III.a Nafarroakoa edo Filipe Evreuxkoa (?, 1306ko martxoaren 27Algeciras, 1343ko irailaren 16), Évreuxko konde (13191343) eta Nafarroako errege de iure uxoris (13281343) zen. Aita Louis Évreuxkoa (Filipe III.a Frantziakoaren semea) eta ama Margarita Artoiskoa (Luis IX.a Frantziakoaren anaia zen Roberto I.a Artoiskoaren birloba) zituen. Bere arbasoak zirela eta Frantziako tronua lortzeko hautagaia zen.

1319an aitaren partez Normandian zegoen Évreuxko konderria jarauntsi zuen. 1318ko ekainaren 18an Joana kapetarra ezkondu eta Karlos I.a Nafarroakoa hil zenean Nafarroako errege de iure uxoris bihurtu zen. Senar-emazteak bai Frantziako iparraldean bai Nafarroan lurralde asko zituztenez, bere bizitzak eman zituzten alde batetik bestera bidaiatzen.

Filipe III.a Nafarroako erregeak omenaldia ematen dio Filipe VI.a Frantziako erregeari Frantzian dituen lurraldeengatik

Filipe VI.a Frantziakoarekin Flandriako kanpainan hartu zuen parte eta, 1328ko abuztuaren 23ko Casselgo guduan garaipena lortu eta erregearen bizitza onik atera zuen. Jadanik Nafarroako errege ezkontidea, Arnaldo Barbazangoa Iruñeko apezpikuak 1329ko martxoaren 5ean Iruñeko katedralean koroatu zuen. 1329ko ekainean, Frantziako erregearekin batera Amiensera joan zen, non Eduardo III.a Ingalaterrakoa Frantziako bere lurraldeak zirela eta omenaldia egin zion.[1]

Bere erreinaldian Nafarroako Gorteak sendotuak ziren, hirietako burgesia babestu zuen nobleteria txikiaren kontra eta Nafarroako Foru Hobeagotzeko kapitulua idatzi zuen "Filipe III.aren Hobeagotzea" deitua. Juduen aurkako politika jarraitu zuen: 1336an Iruñeko judu guztiak ghetto batean bizi behar ziren.

1331n Errege Biltzarrean sartu zen. Avignon aldera joan zen erregearekin non Benedikto XII.a Aita Santuak gurutza eman zien Bohemia eta Aragoiko erregeekin batera gurutzada hasteko. Gurutzada ez zen egin.

1335ean, Filipek Aragoiko Erresumaren aurkako gerra hasi zuen, Maria bere alabak Piarres IV.a Aragoikoa ezkondu zuenean bukatua. Urte berean bere anaia gaztea Karlos, Etampes-ko kondea ezkondu zen Joanes Nuñez Bizkaiko jaunaren arrebarekin.

1336ko martxoaren 14ko Villeneuve-lès-Avignongo Itunari esker, Angulema eta Mortaingo konderriak eta Benon eta Fontenay-l'Abattuko gazteluak lortu zituen.

1339an, Frantzia (Filipe VI.a), Bohemia (Joanes) eta Eskoziako (David II.a) erregeekin batera, Cambrai eta Tournai hiriak askatu zituen. Honela Ehun Urteko Gerra hasi zen.

Filipek Hispaniako errekonkistan ere hartu zuen parte. Alfontso XI.a Gaztelakoak zuzendutako Granadako Erresumaren aurkako kanpainan hartu zuen parte eta gezi batek zauritua Jerez de la Fronterako setioan hil zen.

Aitona
Filipe III.a
Frantziako erregea
Amona
Maria
Brabantekoa

Aitona
Filipe I.a
Concheseko jauna
Amona
Blanka
Bretainiakoa
Aita
Luis I.a
Evreuxko kondea
Ama
Margarita
Artoiskoa
Filipe III.a
Nafarroako erregea

Ezkontza eta haurrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1318ko martxoaren 5ean ezkondu zen Joana II.arekin. Zortzi seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jean Emmanuel Charles Nodier La Seine et ses bords, 89. orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Karlos I.a

Filipe III.a
Nafarroako erregea

(1328-1343)
Ondorengoa
Joana II.a
Aurrekoa
Luis I.a

Filipe I.a
Evreuxko kondea

(1319-1343)
Ondorengoa
Karlos II.a